XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...), baina badakigu adimendunak ez zirela.
Dena dela, oro har entzefalizazio-prozedurak poliki-poliki garunaren funtzionamendua konplexuagoa izatea eragin zuela dioen hipotesiak egokia dirudi.
Paleoantropologiaren mirarietako bat, garezur fosiletako barne-moldeak berreraikitzea eta garunean kanpoen dagoen egitura aurkitzea da.
Garunak garezurrean egiten duen presioari esker lor daiteke hori, garezur barnean zirkunboluzio zerebralen marka ahulak uzten dituenez.
Ikerketa hauetan oinarrituz, australopitekoengan garuneko kanpo-geruzaren antolaketa hasia zela esan daiteke.
Atzeko hezur parietala edo ikusmen-estimuluak gainerako estimuluekin lotzeko area zabaltzen hasi zen, ondorioz gizarte-portaeran garapen handia izan zutelarik.
Berez garunaren garapen konplexua hankabiko izatearekin batera hasi zela uste da, hau da, orain dela hiruzpalau milioi urte.
Bestela esan, baliteke
Lehenik eta behin, esan dezagun fosiletako aztarnek diotenez (...).